XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Ez da politika pentsamendu iraunkor bati zaion atxikimendua, ez eta gizarte-etika bat, baizik-eta gogoeta eta aukerapen jarraibide bat: eta odol ahaidekotasun batean elkartzen da hori dena (40) PUY DE CLINCHAMPS, PH.: aip. lib. .

1870-ean, Frantziako monarkizaleen buruzagirik axolazkoena Hendrike V-a da, Bordeleko duke eta Chambord-eko kontea.

Henri Dieudonné 1820-an jaio zen, azkeneko hogeitabost urtetan Erreboluzioaren printzipio hilezkorrek gogorki laidotu eta zapaldu zuten familia batean.

Haren errege-eskubideak ez zetozen populuagandik, Jainkoaren berarengandik baizik.

Pontu hontaz ongi segurtatua zegoen Henri Dieudonné.

1873-an errege koroea eskaini zitzaionean, ezezko esplikagaitz hura eman baldin bazuen, agian honexegatik izan zen.

Hendrike V, erregea ez zen mundu berria konprenitzeko kapaz, eta emazteak ez zion deus lagundu buru hertsi hura argitzen.

Baina monarkizaleen arteko Hendrike V-aren buruzagitza ez zen eztabaida gabea gerta.

II Inperioaldia erortzean, hiru talde ditugu monarkizaleetan: borbondiarrena (legitimistes deituak), orleandiarrak (Orléans-go Louis Philippe I-aren jarraileak) eta bonapartistak.